2017(e)ko urtarrilaren 14(a), larunbata

Kronologia (WFRP)



Gure  Mundu Zaharra

Joku honekin kanpaina luzeak egin ditugu azkeneko 10 urte hauetan. Pertsonai askorekin topo egin dezue eta aspalditik atzean utzi degu warhammerreko historia ofiziala. Gaurko sarreratxoan jolastutako kanpaina guztien kronologia berrikusiko dugu, gertatutakoak argi eta garbi uzteko, baino baita ere morriña pixkat pizteko.

                                                           Mapa Orokor bat

Mundu Zaharra 2500



Kronologia honen ondoren Mundu Zaharreko “gaur-egungo” egoera zehaztuko dizuet, erresumak, gudak eta gertaera nagusiak azalduz.

1) Barneko Etsaiaren lehenengo kanpaina


Tamalez, mundua eta hurrengo kanpainak zentzu pixkat izan dezaten, hemen gertatutakoak historiatik at geldituko dira. Kanpaina berbera berriz jolastu da eta bertako ondorioetatik abiatuko gara. Hala ere, kanpaina honetako pertsonaiak gure trasfondo bateratuaren parte izango dira.



Kanpaina osoan parte hartu zuten pertsonaiak: Biparex el relámpago (ospe handiko duelista), Merry Piesligeros (hartz batek irentsitako  halfling sukaldari-ehiztaria), Obelix (nekrofagoek zatikatu zuten ogro mertzenarioa), Toret (mutantea bihurtu zen basoko elfo arkularia), Noztog (Ihes egin zuen zaldun bretoniarra), Wolfgang (Guderianek erailitako pistolaria eta Barrakul ezpataren jabea zana), Dolwen (mutazioak jasan zituen elfo aztia), Morderek (elfo azti...iluna?), Fundin Thorondor (Thorondor familiako gerlari nanoa, Obelixekin batera utzi zuen mundua), Vraldar Smelthammer (Desagertutako nano hiltzailea), Zrazak Smelthammer (heriotza aurkitu zuen errunen errementari nanoa), Guderian (Kisleveko estepan erailitako Ordainsari bilatzailea), Hurgrim Thorondor, Fundinen anaia eta bukatzeko, denborak ahaztu duen Shallyako  apaiz bat*.

*Gogoratzen dezue apaizaren izena?

Steinhagerren 13.biltegia


Dolwen, Loth bailarara mugitu zen, lasaitasuna eta bakea lortzeko asmoz. Bere mutazioek Inperioan bizitzea ezinezkoa suertatzen baitzuten. Dorre handi batean finkatu zen.

Biparex, azkeneko borrokan, burua galdu zuen,  gainera begi bakarrarekin eta hanka tartean istripu larri bat izan ondoren abenturak albo batera utzi zituen. Bogenhaffen herrian gelditu zen, Aenur eta bere bizkarzainarekin batera.

Thorondor familiak, Enperadoreak oparitutako konderri bat lortu zuten, Karak-Throndar

2) Patuaren Harriak (2502 – 2504)


Tzeentzch, Kaosaren jainkoak, prestatutako mileniozko plana azaltzen duena. Loth bailaran eman zen, eta kanpaina honetako heroiak nanoen erresumaren hondakinetan bildutako harri magikoen bilaketan ibili ziren. Aguilerako Santutegia "salbatu" zuten eta apaizek hezitako ume moko berezi bat ezagutu zuten, Dieter. Azkenean harriak suntsitzeko gai izan ziren.

Torgoch


Johann Fritz (ehiztaria) eta bere txakurra Rufus, Durin Thorondor, Fundinen semea,(ezkutu-hauslea), Galgo Victoria, (Biparexen senidea), Kavic (sorgin-ehiztari nanoa), Iskrov (nano hiltzailea), Conrad (Bihotz Suharreko zalduna) eta Saevin (elfo lapurra). Hauetatik soilik Iskrov eta Conrad lortu zuten bizirik bueltatzea Inperiora. Hildakoen gorpuak Loth bailarako muino batean hilobiratu ziren, Durin izan ezik. Iskrov, Dieterren laguntzarekin Karak-Throndarreraino eraman zuen nanoaren gorpua eta bere familiaren kriptan azkeneko agurra eman zioten.

3) Barneko Etsaiaren bigarren kanpaina (2512 - 2515)


Lehenengo kanpainaren errepikazioa izan zena. Inperioa, Anabasaren jainko guztien azpikerien biktima izango da, erresuma zatituz, sigmarita eta ulrikarien arteko guda zibila bultzatuz. Kaosaren morroiak Middenheimeko Graf zena ordezkatzen saiatu ziren, Altdorf sitiatu zuten, Reiklanden Atari Kaotiko bat irekitzea lortu zuten eta gizonen lurrak erabat suntsituak gelditu ziren. Gainera, Malal, kaosaren bostgarren jainkoen jarraitzaileak Enperadorea eraili zuten azkeneko momentuan. Zorigaitz hauen guztien ondoren, Inperioak nahaste urteak pasa ditu (hurrengo eguneraketan ikusiko dugu nola bukatu duen).

Malal


Gure heroiak hauek izan ziren: Dieter, zaldun beltza (Verenako zalduna), Otto (Gurdi-gidaria), Floki (errunen errementari nanoa) eta Delezar (laiotz eskolako azti handia). Delezar, Dieterren aizkoraren ahoan aurkitu zuen heriotza eta Otto skavenen gordeleku batean.

Dieter, Lotheko bailarara bueltatu zen, gerrak sortutako atzerriratuak bilduz eta Aguilerako monasterioa berreskuratu zuen.

Floki bere aberrira bueltatu zen, Mendi Grisetara, Karak Azgarako erregea bihurtuz.



Hurrengo kanpaina, Loth Bailarakoa da. Barne etsaiaren gertaerak orain dela 30 urte eman ziren (2545) eta noski, tartean beste partida eta kanpaina txikiagoak eman dira, Ostadarraren Harri Bitxiena edota Kaosaren morroiena adibidez, baino hauek ez dute garrantzi handirik izan gaur eguneko egoeran. Hasieran esan bezala, hurrengoan erresumen eta orokorrean, munduaren egoera aztertuko dugu.


 Sigmarrek bedeinka eta gorde zaitzazuela

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina