2018(e)ko urtarrilaren 3(a), asteazkena

Kronologia III (2518-2527)

Kronologia II: http://roleatzen.blogspot.com.es/2017/01/kronologia-ii-2515-2518.HTML
Kronologia I:  http://roleatzen.blogspot.com.es/2017/01/kronologia-wfrp.html

 

Otso-Erregea (2518-2527)


Setioaren porrota


Luitpolden hilketaren ondoren sigmariten armada turba desantolatu bat zirudien eta Heinrich, berriz ere, garaipena lortu zuen gudu-zelaian. Honela, bere  zutoihalak astinduz , Altdorfeko harresietara hurbildu ziren. Setio azkar bat espero zuten, etsaiaren egoera ikusita, baino piztiak bezala, reiklandar kortaratuak sasisemearen eraso guztiei eutsi zieten. Gainera, hiriko azti eskolek eta nanoak haien alde jartzeak otso armadari kalte izugarri eragin zien.

2519ko neguan, gudaren amaiera urruti zirudin oraindik eta Heinrichek bere planak erabat aldatzea erabaki zuen. Enperadorea izan gabe  ere bere lurrak askatasun osoarekin kudeatzeko gai zen, ez zuen behar Altdorfeko gortearen oniritzia ezertarako. Tronu haren garrantzi exkasaz ohartzean armada hartu eta Talabeclandera bueltatu zen. Inperioaren desegite prozesua hastear zegoen. Botererik gabe, soilik Hochland, Stirland eta Averlandeko lurraldeak zin egin zuten leialtasuna enperadore berriari. 
 

Heinrichen koroatzea




Heinrich sasisemea Otso-Errege bilakatu zen Talabeclanden ospatutako koroatzean, jainko zaharren babespean, Taal, Rhya eta Ulriken apaizek errege berriari ongi etorria eman zioten. Berarekin batera, Nordland, Ostermark eta azkenik, Middenlandeko Kondeak (azken hau bere aita) izendatuak izan ziren.
Bere lehenengo neurria, erresumaren boterea birbanatzea izan zen. Middenland konderri boteretsuena zen, eta nahiz eta orduan bere aita egon, zeinek daki zer egin luketeen bere ondorengoek. Honela, lurraldearen hiriburua konderritik banandu zuen. Middenheim hiri-estatua sortu zuen,  eta bere agintaria Printzipe titulua izanik.
2521.en urtean Erengradeko Ituna sinatuko da Mittereich (lurralde zentraleko erresuma), Kislev eta nanoen artean, ekialdeko muga tinkatuz. Bitartean Inperialak, enperadore bat aukeratzeko adostasunik gabe gerran jarraitzen dute, Middenlandeko lurrak erasotuz, baino gudaren intentsitatea erabat murriztu da eta gainera Bogenhaffeneko portala nahiz eta gutxitua, eragabetasun izakiak kanporatzen jarraitzen zuen.

Lurralde liskarrak, Biltzarra eta Stirland


 
Halfling biltzarra ez zuen Luitpold enperadore bezala onartu baino zergak eta armada hornitzen jarraitu zuten 2522.en urtearte behintzat. Udara honetan Biltzarrako Agureak Inperioarekin zituen harreman guztiak etetea erabaki zuen, bere mendeko herritarrak ez baitzuten ezer onik lortzen Altdorfeko tronutik. Baino Reiklandeko nobleak iraultza zapuztuko dute bortizki.  Hala ere,Biltzarrak autonomia handiagoa eskuratuko du, armada propia lortuz.

Halflingak Biltzarraren Iraultzan
 
Gertu, Stirlanden, bertako gazteluetan mendez bizi izan diren gaueko izakiak Kondea hil eta Inperioko gudarosteak deseztatuko dituzte “Mila Izarreko Gauean”. Egun hortatik, Morr-eko apaiz eta zaldunak borroka amaigabe batean murgilduta daude, lurraldea bi zatitan banatuz. Bizirik daudenen lurraldeak edo Stirland zaharra, eta gaueko predatzaileen erresuma, edo Sylvania.

 
 

Norskako Inbasioa




 
Norkskako mendi izoztuetatik, Skaeling tribuko jarl boteretsu batek Inperioaren ahulezian abantaila ikaragarriak ikusten zituen. Valnir Styrbjorn, Egil Styrbjorn, Kaosaren gerlari eta errege ospetsuaren semeak, aukera bikaina ikusten zuen izen ona irabazteko eta bere tribuan itxi zitzaizkion ateak, golpeka hausteko. Mendebaldeko lurrak (Marienburg) eta Nordlandeko Konderria erasotu zituen 2523ko udaberrian, dozenaka drakkarrekin, eta ehundaka huskarlekin (norskako gerlari askeak).
 
Nordlaneko Kondea, von Roukov, bere lurraldeetako marineak prestatu zituen drakkarrak geldirarazteko eta Otso-Erregari laguntza eskatu zion. Marienburgek lurreko ejerzitoa prestatu zuen, merkatarien dirua erabiliz mertzenario mordo bat ordaintzeko eta bere bizilagunan antzera Altdorfeko Kontseiluari laguntza eskaera bat bidali zuten.  Baina Valnir trebeziaz mugitu zen eta Nordlaneko itsasontzi handi eta geldoak atzean utzita iparraldeko hondartzetan lehorreratu zen. Itsasoko rutak blokeatuak zeuden orain, aurrera egitea gelditzen zitzazion norseari.
 
Huskarlak eta bersekerrak gehiegi izan ziren bi ejerzitoentzat eta hegoaldeko soldaduak agertzen ez zirelarik, Nordlaneko hiriburua setiatzen hasi ziren. Salzenmund hiri gotortua errefuxiatuez gainezka zegoen eta ez zuen asko iraungo. Orduan, Laurelorneko basotik elfoen ostea azaldu zen. Taellende, basoko elfoen erregea laguntzeko prest zegoen, baldintza batzukin. Nordland ez zegoen negoziatzeko posizioan eta eskatutako guztia onartu zuen. Egun hortatik aurrera Laurelorn ofizialki Inperioko mugetatik at geldituko da eta basoan eraikitako gizonen koloniak elfoen erresumaren barnean geldituko dira (lehenbiziz, elfoen erresuma batean elfoak ez diren izakiak biziko direlarik).

 Hochlanden barkamena eta Oslanden berpiztea

Karl Franzen heriotzatik Ostalnd eta Hochlanden arteko muga liskarrak eman dira. Hochland, Reiklandeko Luitpold enperadoreakin aliatua dago baino Ostland iparraldeko eskualde sigmarita bakarra da eta presio diplomatiko handi batzuen ostean bi probintziek Elmund-eko bake ituna sinatuko dute 2525eko neguan.
 
Ordutik, Rudolf Königswald, konde elektorea bere iparraldeko mugetara berbideratuko du arreta eta inperioko leialtasun sistemetik at, Kislveko hegoalden kolonoak mugiarazten hasiko da, erresuma horren oniritzik gabe. Ekintza hau eta horrelako beste batzuk Iparraldeko gerren hasiera izango da.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina